Edukira joan

Zaldun-ziza orrihori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldun-ziza orrihoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma equestre
(L.) P.Kumm.
BasionimoaAgaricus equestris
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Zaldun-ziza orrihori edo zaldun perretxikoa (Tricholoma equestre, lehen baita Tricholoma flavovirens) Tricholomataceae familiako onddo bat da, lehen asko jaten zena baina gaur egun pozoitsutzat hartua dagoena. Aski arrunta da pinudietan.

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa. Ganbila gero apurtxo bat lautua, uhindua, titi txiki batekin, askotan erdian ondoratuta. Ertza bihurritua. Azal likatsu xamarra eguraldi hezearekin, lehorra eta distiratsua sikuarekin, sufre-hori kolorekoa, eta, erditik aurrera, kolore marroi-hori ezkata ilun samar batzuekin zikinduaz doa.

Orriak: Nahiko estu eta eskotatuak, hauskorrak, desberdinak, orritxoak tartekatuta, sufre-hori kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Nahiko mehea, erabat horia, lihazki arre bereziekin.

Haragia: Hauskorra eta zuria, pixka bat horiz tindatua, zapore atsegina eta irinaren usain apur batekin.[1]

Etimologia: latinezko equestris = zaldunak edo nobleak. Tricholomma equestris delakoari dagokionez, zaldunek estimatzen zuten perretxiko bat zela esan nahi du. Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Tradizioz jangarri bikaintzat hartzen zen, Europan asko kontsumitu izan da, batez ere Frantzian, eta gaur egun rabdomiolisiak eragindako heriotza eragiten du.[2]

Oso erraza da liburu eta gida mikologiko ez oso zaharretan, jangarri bikain bezala aurkitzea eta une honetan toxiko edo hilgarri gisa katalogatzen da. Zergatik? 90 hamarkadan pozoitze kasu batzuk gertatu ziren Frantzian, rabdomiolisis kasuak ziren (giarretako ehunei erasatzen dien lesio bat da). Hainbat pertsona intoxikatu ziren onddo honen kontsumo masibo eta jarraituaren ondorioz. 11 intoxikatuetatik 3 hil egin ziren. Laborategian egindako ondorengo analisien arabera, perretxiko hau kontsumitzeak gaixotasun hori eragin dezake. Hala ere, kontsumitzaileen genetikak eragin handia izan dezakeela zehaztu zuten. Baita gehiegizko kontsumoak ere, ugaria eta errepikakorra denean denbora luzean.

Zaldunen perretxiko honen izena, garai batean, Frantziako hego-mendebaldean, perretxiko hau jatea debekatuta zegoelako morroientzat, eta zaldunentzat bakarrik zegoelako baimendua. Morroiek Boletus bovinus jan zezaketeen, kalitate txikikoa jangarri gisa.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma auratum-arekin, baina sendoagoa eta likatsuagoa da. Gainera Tricholoma auratum-aren kapelaren erdian arre-laranjatik arre-gorrirako kolorea du, eta hankaren goialdea zurixka da, hori ez da gertatzen Tricholoma equestre-an. Hiri gasaren usaineko Tricholoma sulphureum-arekin ere bai.[3]

Tricholoma equestre

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean aurkitzen da lurzoru hareatsuko pinu-basoetan, batez ere itsas pinuen azpian (Pinus pinaster).

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. , 302. or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 226 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
  3. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 156 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 309 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]