Urbeltz ugari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbeltz ugaria
P1050651 Coprinus disseminatus.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus disseminatus
J.E.Lange, 1938
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Black spore print icon.png 
espora beltzak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltz ugaria (Coprinus disseminatus edo Coprinellus disseminatus) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarria izan daiteke, baina haragi gutxi du eta laster belzten dena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran borobildua, gero kanpai itxurakoa, ez da inoiz erabat zabaltzen. Ez oso haragitsua, orrien bizkarra ikusi egiten da gardentasunagatik, eta horrek ildaskatu itxura ematen dio. Ez da delikueszentea. Kolorea nahiko aldakorra da: zurixka, krema, okre-lehoi kolorekoa, okre argia, ilunagoa erdian. Ale oso gazteetan pikor batzuk ikus daitezke, gorrixka ilunak edo beltzak, oso sakabanatuta.

Orriak: Zabal, oso meheak, ia orritxorik gabe, ez dira delikueszenteak, nahiko zabalak, sabeldunak, atxikiak, zurixkak hasieran, gris-moreak gero, eta azkenean arre-beltzaxka-moreak, ertz zurbilagoarekin.

Hanka: 1,5 eta 4 cm arteko luzera, ia zilindrikoa, barnehutsa, zurixka, gardena, erabat ilaunduna lupaz ikusita.

Haragia: Oso mehea, usaingabea eta ez da delikueszentea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurrean hazten dena. Disseminatus epitetoa berriz latinetik dator, sakabanatuta esan nahi duen "diseminado" hitzetik. Ale asko sakabanatuta agertzen direlako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tamaina txikiagatik eta pilan agertzeak, batzuetan izugarriak, zaila egiten du nahastea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean agertzen da, kantitateetan, batzuetan izugarriak, motzondoak, enborrak eta inguruak kolonizatzen. Lurperatutako sustraietan ere irteten du, eta horrek lurrean hazi den itxura ematen dio.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Hegoaldeko Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 75 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 334 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 167 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]