Bitigar mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bitigar mingotsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucopaxillus
Espeziea Leucopaxillus gentianeus
Kotl., 1966
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Bitigar mingotsa (Leucopaxillus gentianeus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain mikatz desatsegina izateaz gain, hesteetako intoxikazioren baten susmagarria da.

Sinonimoa: Leucopaxillus amarus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila, ezkatatsua, tomentosoa, ondoren laua eta batzuetan hondoratua, leuna. Marroi-gorrixka zurbil kolorekoa, azkenean kanela kolorekoa edo arre-iluna. Ertza inbolutua edo kurbatua, batzuetan ildaskatu-tontorduna.

Orriak: Oso estuak, estu, adnatatik-sinuadoetara, hasieran zuri-elur kolorekoak, azkenean krema antzeko kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, batzuetan klabiformea, 4 - 7 x 1 - 2 cm-koak, betea, elastikoa, apur bat ildaskatua; zuria, nahiz eta ukitzean marroiz koloreztatu.

Haragia: Zuria, lodia, irmoa eta elastikoa. Zapore oso mingotsa du eta irin usain arina.[2]

Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Amarus epitetoa bere haragiaren zaporetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan, mingostasun handia duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz ezagutzen da, kapelaren kolorea, marroi-gorrixka du, orriak berriz zuri-elur kolorekoak eta nabarmen ikusten delako, eta zaporea mikatza duelako. Leucopaxillus paradoxus espeziearekin ere bai, honek zaporea ez du hain mikatza eta kolore zurixkakoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, koniferoen basoetan ateratzen da (Pinus, Picea, Abies, Cedrus), Taldeka txilar artean. Baita arteen (Quercus) azpian ere eta pagoen (Fagus) azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Kolonbia, Costa Rica, Europa, Kongo, kanariar uharteak eta Krimeako penintsula.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 224 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 244 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 351 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]