Urbeltz argal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbeltz argala
Parasola spec. - Lindsey 2a.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaParasola
Espeziea Parasola plicatilis

Urbeltz argala (Coprinus plicatilis edo Parasola plicatilis) onddo espezie bat da.[1]

Sukaldaritzarako baliorik gabea, haragi eskasa, hutsala eta funsgabea. Coprinus espezie txiki eta mehe bat da, ia ez du haragirik kapelan, ia koloreztatutako azal mintzezko batez eta orriez osatuta dago bakarrik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik laua, erdian hori-okre kolorea du, nabarmen ikusten da, gainerakoa arre-grisaxka delako. Kapela guztia ildaskatua da, erdialdea izan ezik. Ertza oxkarratua du.

Orriak: Zabal, ez oso delikueszenteak, gris-beltzaxka kolorekoak, meheak, disko formako oin-ertzaren dilatazio baten gainean txertatuak.

Hanka: Kapelaren diametroa baino dezente luzeagoa, oso mehea, hauskorra, kolore zurbil eta distiratsua du,

Haragia: Kapelaren azalaren eta orrien artean dagoen haragia ia ia ez da existitzen.[2]

Etimologia: Coprinus terminoa grekotik dator eta simaurrari dagokio, simaurrean hazten dela. Plicatilis epitetoa latinetik dator, tolestura esan nahi duen "plicatus" hitzetik. Bere kapelaren tolesturengatik.

Jagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko beste coprinus askorekin: Coprinus cineratus, Coprinus ephemerus, Coprinus curtus, Coprinus extinctorius, Coprinus hiascens, Coprinus miser, etab.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa udazkenean, belar artean eta bidexken ondoan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Ipar Afrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 379 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 63 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 334 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]