Belarri orrihori
Belarri orrihoria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Phyllotopsis |
Espeziea | Phyllotopsis nidulans Singer, 1936 |
Belarri orrihoria (Phyllotopsis nidulans) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ez da kontsumorako egokia, toxikoa den susmoa ere badago eta haragi biguna eta harroaz gain, usain desatsegina duelako.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: Kopa edo inbutu itxurakoa, tomentosoa. Ile tenteekin eta kolore hori bizikoa, Karpoforoaren gainerakoa bezala.
Orriak: Meheak, estu, irregularrak, dekurrenteak, horixkak edo laranja kolorekoak, ilunagoak edo argiagoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ez du oinik edo oso motza da, Eszentrikoa, tomentosoa.
Haragia: Horia, mehea, muzilagoduna edo larrukara eta usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Nidulans epitetoa latinetik dator eta habia esan nahi du. Ale gazteek izaten duten formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jateko txarra.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paxillus panuoides delakoarekin nahas daiteke, baina hau gaztetan ez da zuria inoiz eta ez du laranja koloreko tonurik.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berantiarra da, Udazkenetik udaberrira, koniferoen adarretan edo egurretan.[3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar hemisferioko eskualde epelak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 356 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 120 or. ISBN 84-282-0865-4..