Errozite
Errozitea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius caperatus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Errozitea (Rozites caperatus, Rozites caperata, Cortinarius caperatus) onddo espezie bat da.
Ona jateko, espezie nahastezina, bere itxura eta eraztunagatik.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 6 cm-tik 10erako diametrokoa, baina 12 cm-ra irits daitekeena. Haragitsua, hasieran kanpai-antzekoa, gero ganbila eta azkenean laua. Lehorrean matea da eta hezetasunean distiratsua. Hori-okrea edo larru kolorea du, eta hasieran erdian errezel irintsu zuri batez estalia dago, errezel orokor irintsuaren hondarrak dira; zahartzean, ertzak zimurtu egiten dira, eta hortik dator caperatus izena, zimurtua dela esan nahi du.
Orriak: itsatsiak-eskotatuak, ertz dentikulatu samarrarekin. Horixkak eta zahartzean okre kolorera bihurtzen joaten direnak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, sendoa eta betea, erraboildun samarra oinarrian eta gainazala ildaskatua luzetara. Nahiko goian, zuri-horixka koloreko, mintzezko ildaskatua den eraztun bat darama.
Haragia: Mehea, kolore zuri-horixkakoa, batzuetan orban biolazeoekin. Usain nabarmenik gabe eta zapore atsegina eta gozoa du. Ura horiz koloreztatzen du.[1]
Etimologia: Rozites generoa, Ernest Roze botanikari eta mikologo frantsesari eskainitakoa da. Caperatus epitetoa berriz latinezko “caperatus” hitzetik dator, “zimurtua”, kapelaren itxuragatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oson jangarri ona da, baina larbek eraso egiten diote maiz. Oina haritsua da eta botatzea gomendatzen da. Ozpinetan eta oliotan ezin hobeto kontserbatzen dira.[2]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hori koloreko Cortinarius batzuekin. Zilar koloreko errezelak tonu moreak izan ditzake kapelaren erdian, normalean honek Cortinarius-etatik bereizteko aukera ematen du.[3]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta Udazkenean, normalean taldekoia da, eta, batzuetan, ale askoko taldeak osatzen dituzte, baina ez multzo soropildu handietan. Nahiago ditu basoetako leku goroldiotsuak, bai pinu eta izeien basoetakoak, bai hosto-zabaletakoak, batez ere pagoetakoak.[4]
Banaketa eremua: Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 249. or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 376 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 199 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 469 or. ISBN 84-404-0530-8..