Edukira joan

Urbeltz mikadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbeltz mikaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinellus
Espeziea Coprinellus micaceus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakCoprinellus micaceus fruiting body (en) Itzuli
BasionimoaAgaricus micaceus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
ezkila-formako txapela
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltz mikaduna goitik ikusita.
Urbeltz mikadun taldea.

Urbeltz mikaduna (Coprinus micaceus edo Coprinellus micaceus) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Baliorik gabea eta, gainera, toxikoa alkoholarekin (Sindrome konprinikoa)

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa. Lehenengo oboidea, gero kanpai itxurakoa, inoiz ez zabaldua, ia puntatik ertzeraino doazen ildo sakonekin. Azala horixka-lehoi kolorekoa du, edo arre zikina, ilunagoa erdian eta gaztaroan mika gogorarazten duten orritxo gardenez estalita dago. Ertza oso ildaskatua ikusten da heldua denean.

Orriak: Libreak, estuak, estu, lehenik zurixkak, gero grisaxkak, azkenean beltzaranak eta ez oso delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zurixka, zilindrikoa, barnehutsa, leuna, pixka bat zetaduna eta eraztunik gabea.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuri zikina, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurrean hazten dena. Micaceus epitetoa berriz latinetik dator, distira esan nahi duen "micare" hitzetik. Kapelaren estalki tipikoagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozoitsua ez den arren, ez du sukaldaritzarako interesik.[3]

Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinellus radians delakoarekin, baina honek kapela argiagoa du, zur hilaren gainean isolatuta hazten da eta oinaren oinarria hori-lehoi koloreko mizelioarekin bat eginda egoten da. Badira beste batzuk ere antzekoak, behaketa mikroskopikoa behar da zuzen klasifikatzeko.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzetik aurrera taldeetan estu, deskonposatzen dauden motzondoetan eta hostoerorkorren basoetako belarretan eta goroldiotan, baina neguko zatirik gogorrena izan ezik, urteko edozein garaitan aurki daiteke, espezie arrunta eta ugaria izanik.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Afrika, Hego Afrika, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 12 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 373 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 332 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 61 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]