Esneki arrunt
Esneki arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius quietus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus quietus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esneki arrunta (Lactarius quietus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Toxikoa izan gabe, jangaitzat hartzen da, bere usain desatseginagatik (zimitzek askatzen dutenaren antzekoa) eta zapore mingots eta pikanteagatik, ez baita estaltzen luzaroan egosita ere. Basoan baliagarriagoa da mahaian baino.
Sinonimoak: Agaricus testaceus, Agaricus lactifluus fulvens, Agaricus serosus, Agaricus rufoflavidus, Galorrheus quietus, Lactifluus quietus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, laua, apur bat hondoratua, oro har, titi arrastorik gabe, batzuetan pixka bat ildaskatua ertzean. Marroi-gorrixka, kanela kolorekoa, edo marroi argia, oso matea, berezkoa duen geruza fin-fin zurbil batez estalia, zirkuko zentrokide ilunagoen bidez eteten dena.
Orriak: Estu, haragi zurbilaren kolorekoak, gero kapela bezain gorrixkak.
Hanka: 3 - 6 x 0,5 - 1,2 cm-koa, irmoa, betea, kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Nahiko trinkoa eta lodia; zurixka-arrosa kolorekoa edo gorrixkakoa. Latex zurixka edo lastoaren tonuren batekin; zapore gozokoa baina azkenean desatsegina; lurraren usain gogorrekoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Quietus epitetoa latinetik dator, eta geldik esan nahi du. Ziur aski latex-a ez delako mina.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri oso kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius fraxineus delakoarekin. Lactarius quietus espeziarekin bereizten da: inbutu itxurako kapelarengatik, ertz ildaskatuagatik eta haragiaren fruta usainagatik. Baita ko!ore gorriko beste Lactarius batzuekin ere, hala nola: Lactarius rufus, Lactarius subdulcis, Lactarius decipiens, etab.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ohikoa udan eta udazkenean, hostozabal basoetan, batez ere hariztietan[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius quietus espeziea Europan baino ez dago, Erresuma Batuan espezie ohikoenetako bat da. Ipar Ameriketako ekialdean Lactarius quietus var. incanus aldaera dago.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 354 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 424 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 387 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Lactarius quietus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.