Martxoko ezko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martxoko ezkoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus marzuolus
Bres., 1893
Mikologia
 
orriak himenioan
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Martxoko ezkoa edo elur ezkoa (Hygrophorus marzuolus) Hygrophoraceae familiako onddo bat da. Jatorriz Agaricus marzuolus izena eman zion Elias Magnus Friesek 1821ean, eta 1893an Hygrophorus generoan sartu zuen Giacomo Bresadolak.[1]

Onddo honen perretxikoak haragi trinkoa dauka. Txapela gris-beltz kolorekoa da, 15 cm-tik gorako diametrokoa. Hanka zuria dauka, grisera jotzen duena zahartzean. Orrien artean tarte zabala dauka, eta haien kolorea zuria da hasieran eta grisa zahartzean.

Euskal Herrian neguaren azkenean agertzen da, baita elur azpian ere. Orbelaren azpian geratzen da askotan eta ez da erraz antzematen. Ez da oso arrunta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta12 cm. arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila, gero laua eta ertza uhindua. Leuna da, ez da likatsua ez eta higrofanoa ere, eta arbel-zurixka kolorekoa, zahartuaz ilundu egiten da. Orbelak estaltzen dituen aleetan kolore zuria agertzen da.

Orriak: Hasieran estu-estu eta gero oso urrun. Dekurrente samarrak, sabeldunak, zabalak eta atzetik nerbioez elkartuak. Bere kolore zurixka gero grisaxka bihurtzen da.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Motza, sendoa eta haragitsua, batzuetan kurbatua eta kolore zurixkakoa, gero grisaxka bihurtzen dena eta ezkatatxuak ditu goiko aldean.

Haragia: Trinkoa, baina samurra, zurixka oro ar eta errautz-gris kolorekoa kapelaren azalaren azpian. Usain eta zapore zehatsik gabe.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko phóreotik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Marzuolus berriz latinetik, martxotik, agertzen den hilabetetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko oso ona. Urteko lehen perretxiko jangarria da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agertzen den garaiagatik, zaila da beste batekin nahastea. Udazkenean antzeko espezie batzuk ateratzen dira: H. Caprinus, H. Atramentosus, lehena arrexka kolorekoa eta bigarrena gris-zilarreztatua.[4]

Martxoko ezko

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila eta martxoa bitartean bizi den espezie goiztiarra, batez ere baso mistoetan irteten du, pagoak eta koniferak nahasi dauden basoetan. Silizezko lurretan. Hostoek oso estalita eta nahiko lurperatuta. Elurra guztiz desagertu ez bada ere aurki daiteke.[5]

Urtxintxek eta basoko animaliek jaten dituzte eta hauek uzten dituzten arrastoek aurkitzen laguntzen dute.

Banaketa eremua: Europa, Turkia, Israel eta Ipar-mendebaldeko Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 343 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 192 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 431 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 114 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]