Edukira joan

Egur-ziza horilaranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza horilaranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota flammans
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus flammans
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Egur-ziza horilaranja (Pholiota flammans) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mingotsegia da sukaldean erabiltzeko. Jangarritasuna polemikoa da, autoreen arabera.

Sinonimoak: Agaricus rheoides, Agaricus rhabarbarinus, Agaricus flammiger, Lepiota rhabarbarina, Dryophila flammans, Hypodendrum flammans, Pholiota sulphurea, Pholiota kauffmaniana.

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, sufre-hori kolore eder batekoa edo hori deigarri batekoa, erdigunea iluntxoagoa du, hasieran hemisferikoa, ganbila ondoren; azala hezea du eta kolore horiko ezkata tentez estalita dago.

Orriak: Hasieran horiak, gero laranja-herdoil bizi kolorekoak, meheak, nahiko estu, Itsatsiak edo libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 3 - 7 x 0,5 - 1 cm-koa, horia, zilindrikoa, hondo horiaren gainean ezkata horiz estalia, eraztunetik oinaren oinarriraino doazenak, betea, gero barnehutsa. Goialdean dagoen eraztuna ere ezkatatsua da.

Haragia: Lodia, horia, okre bihurtzen da ebakietan; errefauaren usain ahulekoa, eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Flammans epitetoa latinetik dator, "flammans" hitzetik, alegia, sukoia, sutsua, zuzko. Bere kolore biziengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jateko modukoa, garratza delako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Pholiota hori eta ezkatatsuekin nahas daiteke, Pholiota adiposa bezalakoekin, honen kapela muzilagoduna da eta handiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, ale ugariko taldetan , sortak osatuz, usteltzen ari diren koniferoen motzondo edo egurretan. Nahiko urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia eta Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 409 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 348 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Pholiota flammans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

nddoak]]