Ezkotxo hori
Ezkotxo horia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe cantharellus Murrill, 1911 |
Basionimoa | Agaricus cantharellus |
Ezkotxo horia (Hygrocybe cantharellus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina haragi urria du eta zapore desatseginekoa.
Sinonimoak: Hygrophorus cantharellus, Hygrophorus turundus var. lepidus, Camarophyllus cantharellus, Hygrocybe lepida, Pseudohygrocybe cantharellus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, lehenbizi kanpai itxurakoa edo ganbila, ondoren erdigunean hondoratua, konikoa inoiz ere ez. Gorri-eskarlata kolorekoa gaztetan, zahartzean gogor horitzen dira. Ertza izurtua.
Orriak: Lehenbizi zuriak edo zurixkak, gero horixkak, horia gogor nabarmentzen da oinean; lodiak, zabal eta oso dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 2 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa. Kapelaren kolore berekoa, hori-urre koloreko tonalitateekin. Lehenengo barrubetea, gero hutsa, hauskorra.
Haragia: Oso gutxi eta zapore desatseginekoa.[2]
Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Cantharellus epitetoa, Cantharellus baten antza duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan daiteke, baina sukaldaritzako baliorik gabea da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe miniata delakoarekin, hau bereizten da orriak ez direlako zuriak eta kapelaren kolorea Hygrocybe cantharellus-en aldean gorriagoa duelako. Hygrocybe coccineocrenata espezieak forma bera du, kapelan ere kolore bera du puntutxo beltz-arrexkez zipriztindua eta oina horitu egiten da behealdean.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken aurreratuan. Belar handiko zelaietan, ebaki aurretik.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Jamaika, Puerto Rico, Guyana, Ecuador, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, India, Himalaiako eremua, Malaysia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 414 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrocybe cantharellus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1911. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hygrocybe
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Jamaikako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Guyanako onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Indiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Malaysiako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak