Galanperna piriniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna piriniarra
Phaeolepiota aurea 10866-83fabfaacdf92ca2ba5a395f175754a4.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaPhaeolepiota
Espeziea Phaeolepiota aurea
Maire, 1928
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna piriniarra (Phaeolepiota aurea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sininimoa:Pholiota aurea.

Ez kontsumitzea gomendatzen da. Ondo eder bat da, batez ere garatuta dagoenean, txapela Lepiota gisan irekia duenean. Espezie urria, babestu beharrekoa, Pirinioetan oso leku lokalizatuetan agertzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ia globo itxurakoa eta gero pixka bat zabaldu egiten da, titiarekin, eta ertza barrurantz okertua luzaroan. Azala okre kolorekoa, edo hori-urrekara kolorekoa du, eta gaztetan pikor txikiz estalia dago eta gero ile finez.

Orriak: Itsatsiak edo eskotatuak, zabalak, okre zurbil kolorekoak, baina denbora luzez oso zurbilak.

Orri eskotatuak: Oionera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, gehienetan polaina gisa estaltzen duen armilla batekin, eta, azkenik zabalgune baten bukatzen da, eraztuna da, eta gaztetan kapelaren ertzei lotuta egoten da. Kapelaren kolore berekoa eta hau ere pikortsua. Eraztunetik gora, oina zurixka da.

Haragia: Lodia, hasieran zuria, gero horixka kapelan eta zertxobait arrosa oinean, usain zianikoa du, almendra mikatza gogorarazten duena, eta zapore gogorra eta ez oso atsegina.[2]

Etimologia: Aurea epitetoa latinetik dator, urre kolorekoa esan nahi duen "aureus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gymnopilus spectabilis delakoarekin. antzeko kolorea du, zuntzak ditu kapelan eta ez da oso ezkatatsua, taldeka ateratzen da, hildako egurretan (ez lurrean)[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, batez ere leku goroldiotsuetan, bide bazterretan, asunetan, hostozabal eta koniferoen basoetan, baino gehiago koniferoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Eurasia, Ozeania.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 244 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 157 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 309 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]