Onddo hankazorrotz
Onddo hankazorrotza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Butyriboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Butyriboletus appendiculatus Schaeff. (1763)
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo hankazorrotza (Boletus appendiculatus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Larbek erraz erasotzen diote, udan ateratzen diren perretxiko gehienekin gertatzen den bezala, baina oinaren behealdea baztertu ondoren, oso mokadu gustagarria da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 8 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila, marroi argia edo uherra, gainazala matea eta belusatu samarra. Azalak gainditu egiten du ertza.[2]
Tutuak: itsatsiak, hori-limoi kolorekoak, gero hori-olibakoak edo hori-berdexkak; ukitzean urdindu egiten dira.
Poroak: Txikiak, biribilak, hori bizi kolorekoak, urdindu egiten dira igurtziz gero.
Hanka: 8-15 cm luze eta 2-5 cm lodi, hasieran lodia, gero zilindrikoa, meheagoa goiko aldean, puntan amaitzen da eta sustraia duela ematen du; hori kolorekoa, oinarri okre antzeko edo arre-gorrixkarekin. Goiko aldean sare hori fin bat dauka.
Haragia: Sendoa, trinkoa, hori zurbila, airearekin urdindu egiten da apur bat (zeru-urdina), oinarena arrosa bihurtzen da, batez ere oinarrian. Oinaren behealdeko haragia gogorra eta kortxo-antzekoa da.
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Appendiculatus epitetoa latinetik dator eta apendikulatua esan nahi du. Bere hanka puntan amaitzen delako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ona jateko. Oinaren behealdea baztertu, apurtxo bat larrukara da.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Boletus speciosus eta Boletus regius perretxikoekin, baina hauek kapela gorrixka dute. Boletus pallescens espeziarekin, kapela argiagoa du eta oina arrosaz tindatuta, batzuk Boletus appendiculatus-en azpiespezietzat hartzen dute.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenaren hasieran hostozabaletan, batez ere haritzen azpian.[5]
Banaketa eremua: Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 46 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 393 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166 or. ISBN ISBN. 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 477 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Onddo hankazorrotza Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Boletus appendiculatus Mycobank-en