Limacella illinita
| Limacella illinita | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Limacella | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Limacella illinita Maire, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus illinitus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Limacella illinita Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri gisa agertzen den arren, estaldura lirdingatsuak, ez du jateko gogorik ematen.
Sinonimoa: Zhuliangomyces illinitus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila erdian titi kamuts batekin. Zuria edo gris zurixka, okre kolorea du erdian. Likatsua, ertzean hondar lirdingatsuak ditu. Leuna.
Orriak: Libreak, bigunak, zuriak eta estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 10 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Likatsua, hauskorra; kapelaren kolore berekoa, eta noizbehinka hondar nabarmen samarrekin, eraztun antzeko lirdingatsu itxuran.
Haragia: Zurixka, mehea. Usain leuna du.[2]
Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Illinita epitetoa latinetik dator, koipez igurtzi, esan nahi duen "illinire" hitzetik. Kapela lirdingatsua duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanita zuri batzuekin nahas daiteke, lirdinga ugariagatik, oinaren oinarrian bolbarik ez duelako eta benetako eraztunik ere ez dagoelako, erraz bereizten da. Lepiota generokoetatik bereizten da, kapelan ez duelako batere ezkatarik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eremu menditsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Puerto Rico, Martinika, Hawaii, Brasil, Argentina, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Japonia, Taiwan eta Australia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 323 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 308 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 176 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Limacella illinita: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1933. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Limacella
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Martinikako onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Argentinako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Japoniako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak