Ahuntz-apo
Ahuntz-apoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Albatrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Scutiger | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Scutiger pes-caprae | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ahuntz-apoa (Albatrellus pes-caprae) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Scutiger pes-caprae, Polyporus pes-caprae
Jangarri bikaina, entsaladan gordinik jan daitekeena, baina azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio, patata bat balitz bezala zurituz.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 7 eta 15 cm. arteko diametro erdizirkularra edo giltzurrun formakoa, ganbila, ertza biribilkatua gaztetan, gero uhindua eta irregularra; marroi gorrixka, marroi-horixka, zahartzean beltz arrea. Azal lehorra, ezkataduna eta arrakalatua.
Tutuak: Motzak, dekurrenteak, zuriak edo horiz zikinduak, haragitik bereizi ezinak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Handiak, angelutsuak, hexagonalak, zuriak, azkenean horixkak.
Hanka: Laburra, 3 eta 6 cm. arteko luzera eta 2 eta 4 cm. arteko lodiera. Deformatua, eszentrikoa edo alboan, betea, gogorra, oinarrian loditua; zurixka edo hori-zikina poroen aldetik, marroi-oliba kapelaren luzapenean.
Haragia: Lodia, zurixka edo horixka, hauskorra, urraren zaporekoa, usain ahula, baina atsegina.[2]
Etimologia: Albatrellus hitza, onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello). Pes-caprae epitetoa berriz latinetik dator, ahutz-oina. Bere formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bikaina jateko, entsaladan gordinik jan daitekeena, baina azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio, patata bat balitz bezala zurituz.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Polyporaceae hau lurrean ateratzen da eta ez egurrean; oso erraza da ezagutzea. Polyporus jangarri bakarrenetakoa da. Bere izena oin eszentrikotik eta bere kapelatik dator, ahuntz apatxaren itxura bitxia hartzen duelako. Lehen begiratuan, kapelaren goiko alde ezkatadunak Hydnum badium batean pentsarazten du; hala ere, orratzen ordez poroen presentziak Polyporus gisa identifikatzen du.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenaren hasieran, pagopean, baina baita konifera-basoetan ere. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua: Europa, Japonia, Costa Rica, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 409 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 450 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 563 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 626 or. ISBN 84-404-0530-8..