Ezko gorri-koniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko gorri-konikoa
Hygrocybe conica (2005 11 07) 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe conica
P.Kumm., 1871
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Conical cap icon.svg 
kono-formako txapela
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko gorri-konikoa (Hygrocybe conica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Toxikotasunari buruzko adostasunik ez badago ere, Hygrocybe nigrescens susmagarriaren oso antzekoa da, eta honek esteetako nahasmenduak eragin baititzake.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, kanpai formarekin aurkezten da beti, koniko zorrotza (izenak adierazten duen bezala) gutxi edo asko itxita, adinaren arabera, inoiz ez irekia edo zabaldua; azal fibrilosoa, leuna baina likatsua ez. Hori-laranja kolorekoa edo gorria, belzteko joerarekin, eguraldi lehorrarekin distiratsua.

Orriak: Itsatsitik libreetara. Zabal, zabalak. Zurixkak edo hori zurbilak.

Hanka: Horitik hori-laranja kolorekora, gero belztu egiten da, zilindrikoa, leuna, zuntzezkoa, ildaskatua, barnehutsa.

Haragia: Mehea, hauskorra; horixka kolorekoa; usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Conica epitetoa berriz latinetik dator, koniko esan nahi duen "conicus" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazkoa, Hygrocybe nigrescens delakoaren antza duelako, autore batzuentzat susmagarria da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe nigrescens delakoarekin, honek kapela handiagoa du eta haragitsuagoa da, gorri kolorekoa eta fibrila gorriz estalita, ale helduetan, denean beltzez zikintzeko joera du; batzuetan, heldua izan gabe ere, erabat beltza aurkitzen dugu. Hygrocybe conicoides, hareazko dunetan agertzen da, gerezi-gorri kolore bizikoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, larre-zelaietan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 129 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 202 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]