Gibelarrosa goiztiar
Gibelarrosa goiztiarra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula vesca Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelarrosa goiztiarra (Russula vesca) [1] Russulaceae familiako onddo jangarria da.[2]
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelaren diametroa 5 eta 10 zentimetro artekoa du. Hasieran ganbila izan ohi da, baina gero lau bihurtzen da, eta azkenerako erdigunean hondoratua agertzen da. Kutikularen kolorea aldakorra da, baina beti gorrixka edo marroixka, eta ilunagoa erdian. Kutikula erraz bereizten da haragitik.
Orriek 4 eta 9 milimetro arteko zabalera dute, adnatuak dira eta pixka bat dekurrenteak, estuak eta bitan zatitzen dira hankatik hurbil. Zuriak dira gaztetan, eta krema kolorekoak geroago.
Hankak 1,5 eta 2,5 zentimetro arteko diametroa dauka eta 3-10 zentimetroko altuera. Zilindro forma dauka, gogorra da eta zuria. Gainerako Russula espezieetan bezala, eskuarekin bihurritzen denean, ez da okertzen, eta klariona bezala apurtzen da. Esporak zuriak dira.[1]
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koniferoen edo hostoerorkorren basoetan hazten da. Perretxikoa (gorputz jangarria) udaberritik udazkenera hazten da, eta urteko goiztiarrenetako bat da. Hortatik datorkio "goiztiar" abizena. Izen zientifikoko vesca abizenak "jangarri" esan nahi du.
Nahasteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie hau Russula generoko beste batzuekin nahas daiteke, adibidez Russula aurora, Russula cyanoxantha eta Russula nobilis espezieekin.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Russula vesca. Fungipedia Noiz kontsultatua: 2018-04-05.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.