Ezko gibelgorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko gibelgorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe intermedia
Fayod, 1889

Ezko gibelgorria (Hygrocybe intermedia) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina kalitate gutxikoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 12 cm arteko diametrokoa, koniko-ganbila, gero koniko-kanpai itxurakoa, azkenik ia laua eta titi kamuts edo pixka bat zorrotzarekin. Ertza soberakinekin, ia laua, irregularra, uhindu-pitzatua. Azal lehorra, matea, erradialki fibrilosoa eta bilotsu-eskuamulosoa; kolore hori-laranjatik gorri-laranjara doana, eta askotan esfumatura horixkak izateko joerarekin

Orriak: Argizari itxurakoak, lodiak, estu samar, goranzkoak, zabalak, sabeldunak, subadnatetatik sublibreetara, tarteka orritxoekin eta ertz irregularrekin.

Hanka: 6 eta 10 (12) cm arteko garaierakoa, lehorra, fusiforme-zilindrikoa, mehetu egiten da goian eta oinarrian, luzetara fibrilosoa eta batzuetan zapaldua eta ildaskatua; hori-laranja kolorekoa, baina zuntz gorrixkekin eta oinarri zuria edo zurixka-horixkarekin.

Haragia: Hauskorra, zurixka-horixka eta laranja azalaren azpian eta oineko kortexaren azpian. Usain ahulekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Intermedia epitetoa latinetik dator, "intermedius" hitzetik, hau da, tartekotik. Espezie arruntenen artean dituzten ezaugarriengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri erdipurdikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe obrussea delakoarekin nahastu daiteke, honek zuntz horixkak ditu. Hygrocybe punicea espeziearekin ere bai.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belardietako belarretan edo mendiko larreetan ateratzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta New Jersey.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 202 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 441 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]