Arbiki falkadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbiki falkaduna
Hebeloma sinapizans.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma sinapizans
Gillet, 1878
Mikologia
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Arbiki falkaduna (Hebeloma sinapizans) Hebeloma generoko onddo espezie bat da.[1]

Urdail-esteetako arazoak sor ditzake, hala ere, oraindik gutxi aztertu da alderdi hori. Ezaugarri bereizgarri bitxia: mingain mamitsu bat du, oina ebakitzean, goiko aldean agertzen dena, kapelaren erdiko haragirik abiatuta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, mamitsua, lodia, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, kamutsa edo titi apur batekin, ertza hasieran pixka bat kurbatua, askotan, azkenean, izurtua izaten du. Kolorea hasieran krema edo krema-arrosakara da, erdian arre-arrosakara edo arre-gorrixkaz koloreztatua. Azala likatsu samarra da, garbia, baita ertzean ere.

Orriak: Nahiko estu, desberdinak, estuak, eskotatuak, ia libreak, argiak, gero arre-buztin zikin kolorekoak, ertza zertxobait zurbilagoa eta pruinaduna, baina inoiz ez ur tantekin.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Gortinarik gabe, kapelaren kolorekoa edo pixka bat argixeagoa, esporen koloreko metxa batzuk izaten ditu itsatsita. 6 - 15 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa. Luzetara ebakitzean leize-zulo antzeko bat ikusten da, eta goialdetik mihi triangeluar antzeko bat zintzilik egoten da.

Haragia: Zurixka, lodia, errefauaren usain sendoarekin, zapore mikatza eta desatsegina du.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Sinapizans epitetoa berriz latinetik dator, ziape esan nahi duen "sinapis" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastroenteritisa eragin dezake.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebeloma crustuliniforme, oso antzekoa da. Hebeloma hiemale berriz, espezie berantiarra da, kolore zurbilekoa, eta errefauaren usain arinekoa. Hebeloma longicaudum eta Hebeloma elatum koniferoen basoetan ateratzen dira eta hanka luzeko espezieak dira; usaina ia nulua da lehenengo kasuan eta errefauarena bigarrenean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa udan eta udazkenean, hostogalkorren eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Alaska, Errusia, AEB, Islandia eta Groenlandia.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 280 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 436 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 360 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 117 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]