Hygrocybe aurantiosplendens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe aurantiosplendens
2007-10-02 Hygrocybe aurantiosplendens R. Haller Aar 309674.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe aurantiosplendens

Hygrocybe aurantiosplendens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Espezie jangarria, baina kalitate eskasekoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, edo koniko kamutsa, sarritan titi ez oso nabarmenarekin, inoiz ez zorrotza, hori-laranja kolorekoa, zuritzeko joerarekin, hori-arrautza kolorera edo hori-urre kolorera. Azal likatsua, distiratsua, hezetasunarekin ildaskatua.

Orriak: Itsatsiak edo ia libreak, ez oso estu, sabeldun samarrak, orritxoekin, batzuk besteak baino luzeagoak dira, hori kolorekoak, kapelaren kolorekoak baino zurbilagoak, ertz zurixkarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa edo konprimatua, kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Mehea, mintzezkoa, hori-limoi kolorekoa, baina laranja kolorekoa kapelaren azalaren azpian.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri erdipurdikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horixka duten beste espezie batzuekin nahas daiteke: Hygrocybe chlorophana, Hygrocybe persistens, Hygrocybe quieta etab. denak jangarriak dira, eta azterketa mikroskopikoa egin behar da bereizi ahal izateko.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean, larre eta belardietan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 134 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 204 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]