Onddo apain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo apaina
Suillus grevillei JPG1.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus grevillei
Singer, 1945
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Tan spore print icon.png 
espora arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo apaina (Suillus grevillei) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak Suillus elegans (Schum), Boletus decurrens (Schum.), Boletus theclae (Schulzer)

Suillus grevillei

Onddo jangarria da baina ez preziatua. Beste Suillus batzuei bezala, azal likatsua kentzea gomendatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, hori-urre, laranja edo marroi-gorrixka kolorekoa. Pixka bat konikoa, kanpai formakoa, gero ganbila eta azkenean laua. Azala bereizten dena, muzilagoduna eguraldi hezearekin.

Tutuak: Luzeak, Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Txikiak, biribilak, gero angelutsuak; lehenik horiak, gero oliba-horiak, ukitzean gris-arrosaz zikintzen dira.

Hanka: 4 eta 9 cm. arteko luzera eta 0,8 eta 2,5 cm. arteko lodiera, zilindrikoa, horia, goitik eraztuneraino ondo ikusteko moduko sare batez markatuta. Eraztun horia edo zurixka, mintzezkoa, mehea, ale batzuetan desager daitekeena.

Haragia: Lodia eta irmoa gaztetan , gero biguna,horia, arrosa-jaspeatua edo marroi-arrosa airearekin kontaktuan. Ukitzean gris-arrosaz zikintzen da. Ez da inoiz urdintzen. Usain atsegina eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Grevillei epitetoa berriz Robert Kaye Greville (1794-1866) mikologoari eskainia dago.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdikoa. Kapelaren azal likatsua kendu egin behar da. Horrela hobea da jateko.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste alertzeetako Suillus likatsu eta eraztundun batzuekin, batez ere Suillus flavus-arekin, honek kolore hori argiagoa du eta poro handiagoak ditu. Suillus tridentinus-en antza ere badu, eta Suillus viscidus eta Suillus bresadolae izenekoekin ondo bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, alertze basoetan.[5]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea; Australian eta Zeelanda Berrian sartua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 68 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 378 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]