Onddo lingirdatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo lingirdatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus viscidus
Roussel, 1796
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo lingirdatsua (Suillus viscidus edo Boletus viscidus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina kaskarra. Haragi arroa du eta ez oso trinkoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 12 cm-ko diametroa izatera iristen da. Hasieran erdiesferikoa da, gero ganbila titi apur batekin eta ertzean errezelaren aztarnak izaten ditu. Azala bereziki likatsua du, beste Suillus generokoak baino likatsuagoa; distiratsua da, erdian gris-berdexka kolorea du eta ertzetan zurixka.

Tutuak: Dekurrenteak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Poroak: Handiak, angelutsuak, konposatuak, zurixkak edo krema argiak, gero gris bihurtzen dira.

Hanka: Tutuen dekurrentziagatik goiko aldean erretikulatua. Likatsua da eta zuri- berdexka kolorekoa eraztunaren gainetik eta hori grisa azpitik.

Eraztuna: Mintzezkoa da, iheskorra, hasieran zurixka, gero, grisaxka da, eta, azkenik oliba antzeko kolorekoa.

Haragia: Biguna, kapelan zuria eta oinean hori-berdexka. Usain leuna du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su", "suis", txerritik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez, edo agian kapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Viscidus epitetoa ere latinetik dator, likatsua esan nahi duen "viscidus" hitzetik. Kapela lirdingatsua duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria eta erraz usteltzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bresadolae aldaera lirainagoa, baina txikiagoa da, kolore hori-gorrixka du, grisaxka izan beharrean, errezela horixka eta poroek lila koloreko tinduak dituzte. Suillus tridentinus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela eta tutuak laranja kolorekoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, alertzeen azpian, mendietan eta lautadetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Mongolia, Txina, Koreako penintsula, Japonia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 378 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 529 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]