Agaricus pilatianus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus pilatianus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus pilatianus
Bohus, 1974
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus pilatianus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Xanthoderma sekziokoa da, toxikoa, fenol usain handia du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, kolore oso aldakorrekoa, normalean arrexka edo marroi-grisaxka, hondo zurixkaren gainean, ezkatatsu fibrilosoa edo garbi ezkataduna, igurtziz gero horitu egiten da. Ertz makurra eta soberakinarekin.

Orriak: Libreak, hasieran ia zuriak, gero arrosak ertz antzu eta zuriarekin, azkenik marroi-txokolate kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindriko samarra, eta pixka bat mehetua oinarrirantz, nahiko sendoa, zurixka, ukitzean oinarrian hori-kromo kolorez zikintzen da, eraztun oso bereizgarria, egitura bikoitza, goian eta iraunkorra.[2]

Haragia: Zuria, oinaren oinarrian, gogor zikintzen da horiz. Fenolaren antzeko usaina

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa, xanthoderma taldeko guztiak bezala.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arretaz erreparatzen badiogu eraztunari eta hareazko habitatari, xanthoderma taldeko beste espezie batzuetatik bereiz dezakegu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea, baina batzuetan udaberrian ager daitekeena, lorategi eta parkeetako lur hareatsuetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 338 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]