Edukira joan

Ziza mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza mingotsa
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma acerbum
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus acerbus
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza mingotsa (Tricholoma acerbum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Zenbaiten ustez, mingotsa delako (ez da desagertzen , ezta luzaroan egosita ere) eta babestu beharreko espeziea delako, ez da kontsumorako egokia. Beste batzuek diote kontsumitu daitekeela, nahiz eta kalitate eskasekoa izan, soilik garnizio gisa dela gomendagarria.

Kapela: 7 eta 12 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbil-biribildua, trinkoa, irmoa, okre zurbila edo zuri-horixka, ilunagoa erdian, ertza mehea, hasieran oso bildua, gero zabaldua eta ildaskatua.

Orriak: Estu, itsatsiak edo apur bat eskotatuak, zurixkak, zuri-kremak edo zuri-horixka kolorekoak, lehoi-herdoil kolorez zikintzen dira ukitzean.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Betea, zilindrikoa, motza eta lodia, zurixka edo zuri-okrea, goialdean maluta txiki zurixkak ditu, pixkanaka horirantz biratzen direnak.

Haragia: Zuria, sendoa edo urtsua, ia usaingabea eta zapore mingotsekoa, [2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Acerbum epitetoa bere haragiaren zaporeagatik da.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria, egosi eta egositako ura bota ondoren.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren ertz ildaskatuagatik, oinaren goialdean dituen maluta zurixkengatik eta haragiaren zapore mingots bereziagatik, espezie hau erraz ezagutzen da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea, hostozabal basoetan irteten du.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra Berria, Mendebaldeko Europa eta Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 199 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 590 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 322 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 255 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]