Gibelgorri hankagogor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelgorri hankagogorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula lepida
Fr., 1836
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelgorri hankagogorra (Russula lepida) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Nahiko erraz identifikatzen den Russula da, haragiaren gogortasun eta sendotasun handiagatik, kolore gorri biziagatik, oinaren tindu arrosengatik eta zapore mentolatuagatik. Sukaldaritzako balio txikiko jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 14 cm arteko diametrokoa, haragitsua eta gogorra, hasieran globo itxurakoa, gero denbora askoan ganbila eta amaieran zabaldua eta apur bat hondoratua. Azala itsatsia, lehorra, pixka bat belusatua, gorri-andere-mahats koloretik gorri-karmin kolorera, ertzetan argiagoa eta batzuetan asko kolorgetzen da, zuri horixka den lactea aldaeran bezala.

Orriak: Itsatsiak, estu eta meheak, kolore zurixkakoak edo krema zurbilekoak, eta ertzak batzuetan gorrixkak kapelaren ertzetik hurbil.

Hanka: Sendoa, gogorra, apur bat puztua oinarrian eta sarritan okerra. Pruinaduna eta zuria da, baina arrosaz tindatzen da.

Haragia: Gogorra eta itxia, zuria, baina tonu grisak hartzeko joera du, mentol eta fruta usainekoa eta zapore gozokoa, nahiz eta batzuetan zerbait mingotsa eta desatsegina izan. Sulfato ferrosoarekin erreakzio oso arina.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Lepida epitetoa ere latinetik dator, "lepidus" hitzetik, graziosoa, atsegina esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da, baina baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula rubra delakoak antz handia du kapelaren kolorean, baina oina biguna du eta haragia oso garratza eta ezti usainekoa. Txikiagoa da eta hostozabaletan bizi da. Russula amarissima eta Russula pseudointegra espeziekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan agertzen da, batez ere pagadietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, India, Himalaiako mendikatea eta Japonia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 120 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 394 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 407 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]