Onddo-ardagai zolabeltz
| Onddo-ardagai zolabeltza | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Polyporales |
| Familia | Polyporaceae |
| Generoa | Polyporus |
| Espeziea | Polyporus varius Fr., 1821 |
| Basionimoa | Boletus varius |
Onddo-ardagai zolabeltza (Polyporus varius) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara, ezin da sukaldean erabili.
Sinonimoa: Cerioporus varius.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hondoratua edo inbutu itxurakoa, normalean kolore argikoa, ezkatarik gabea, lerro erradial finekin; ertz izurtua.
Tutuak: Laburrak.
Poroak: Oso txikiak, 4-5 mm-ko, dekurrenteak.
Poro dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten poroak.
Hanka: Eszentrikoa, alboan edo erdian, sustrai itxurakoarekin, argi eta garbi mugatutako bi eremutan banatuta, goikoa okre oso argia eta behekoa beltzaxka.
Haragia: Zurkara.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, Ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nummularius forma, espezie tipoaren miniatura bat da, 1 eta 3 cm bitarteko kapelarekin eta oina normalean erdian.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hostozabalen adar edo enborretan, [5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Panama, Puerto Rico, Ekuador, Brasil, Argentina, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Benin, Hegoafrika, Togo.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 632 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 412 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 486 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Polyporus varius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1821. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Polyporus
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Panamako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Ekauadorko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Argentinako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Mongoliako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Beningo onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Togoko onddoak