Katilu zaintsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katilu zaintsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaDisciotis
Espeziea Disciotis venosa
Arnould, 1893
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakDisciotis venosa fruiting body (en) Itzuli
Mikologia
 
saprobioa da
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Katilu zaintsua (Disciotis venosa) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jan daitekeen espeziea da, kloro edo lixiba usaina desagertu egiten baita egosten denean, eta beharrezkoa da gordinik toxikoa izan daitekeelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apotezioa: 15 cm arteko diametroa duen kopa itxurako bat. Ertz lobulatua du, heltzean izurtua eta gaztetan kurbatua. Arre koloreko himenioa, argiagoa edo ilunagoa eta erditik hasita tolesturaz ildaskatua. Kanpoko aldea zurixka edo okre samarra eta pixka bat furfurazeoa[2].

Hanka: Laburra, 1 cm artekoa, lodia eta sustrai itxurakoa.

Haragia: Mehea, hauskorra eta zukutsua. Lixiba usain bereizgarria du eta zapore gozoa.[3]

Etimologia: Disciotis hitzak belarri itxurako diskoa esan nahi du. Venosa epitetoa latinetik dator, zaintsua esan nahi duen "venosus" hitzetik. Zainak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona, kloro usaina izan arren, egostean desagertu egiten da.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Peziza batzuetatik erraz bereizten da, bere tolesturak eta usainagatik.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren hasieran agertzen da. Ibai eta erreka bazterretako leku belartsuetan eta hezeetan hazten da. Morchella esculenta perretxikoarekin batera agertzen da.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Furfurazeoa: izond. MED. Ezkatatze lehor eta tamaina txikikoaz (ia hautsaren antzekoaz) esaten da.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 724 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 540 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 675 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]