Ziza zuri-marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza zuri-marroia
Tricholoma albobrunneum a1 (3).JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma albobrunneum
P.Kumm., 1871

Ziza zuri-marroia (Tricholoma albobrunneum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Toxikoa ez denez, antzina, nahiz eta mingotsa izan eskualde batzuetan jaten zen, gaur egun ia inork ez du kontsumitzen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila, kolore arre-gorrixkakoa, zuntzak ditu erradialki. Haragitsua, ertza hasieran apur bat kiribilduta. Azala likatsua, batez ere gaztetan.

Orriak: Zuri-marroi kolorekoak, eskotatuak, estu eta desberdinak. Zahartzean gorriz zikintzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa eta meheagoa oinarrirantz, 2-7 cm garai eta 1-2cm lodi. Bi kolore ditu, goian zuria eta behean arre-gorrizta, errezel iheskor baten hondarrak bereizten dituzte bi aldeak, eta errezel horrek erabat mugatuta dagoen zirkulu bat osatzen du.

Haragia: Irmoa zuria, irin usain handikoa eta zapore mingotsekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan zapore mingotsa duelako, baina ez da toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere taldeko hainbat Tricholoma-rekin nahas daiteke, hala nola: Tricholoma ustale, kapela leunekoa, oin zuriagoa eta irin usain apur bat duenarekin. Tricholoma ustaloides delakoarekin, hau hostozabaletan ateratzen da eta oinean bi kolore garbi ditu. Tricholoma pessundatum espeziearekin, koniferetan hazten dena, zapore ia gozokoa edo oso mingotsa ez duena. Tricholoma vaccinum perretxikoarekin, zuntzezko kapela iletsua duena.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso espezie arrunta mendiko koniferetan. Urritik abendura arte agertzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Vietnam, Himalaia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Japonia eta Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 181 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 224 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]