Esnehorikor arrunt
Esnehorikor arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius chrysorrheus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esnehorikor arrunta (Lactarius chrysorrheus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius chrysorrheus delakoaren latex-a berehala hori bihurtzearen berezitasunak espezie hau erraz identifikatzea eragiten du. Oso zapore mina du, honek jateko balioa kentzen dio.
Sinonimoak: Agaricus theiogalus, Hypophyllum lateritium, Lactarius theiogalus, Agaricus zonarius ss., Agaricus chrysorrheus, Galorrheus theiogalus, Galorrheus chrysorrheus, Lactarius theiogalus var. chrysorrheus, Lactifluus theiogalus, Lactifluus chrysorrheus, Lactarius brevis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila hasieran, gero laua, lehorra. Hori-gorrixka kolorekoa, irregularki zikindua, ertzerantz zonatua kolore ilunagoarekin.
Orriak: Dekurrenteak, estu, orritxo dezentekin, krema-zuriak, gero laranja-haragi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, betea, gero hutsa; zuria, laranja-haragi koloreko ñabardurekin, fosetarik edo hutsunerik gabe, leuna, zahartzean kapelaren kolorekoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, aireak ukitzean horixka kolorea hartzen du, usaingabea, mingarratza. TL4 erreaktiboarekin kolore urdin bizia hartuz erreakzionatzen du. Latex zuria, ugaria, oso pikantea, hori-sufrera pasatzen da azkar.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa, "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Chrysorrheus epitetoa grekotik dator "krysos" hitzetik, urrea esan nahi du, eta "rheo" hitzetik, isuri esan nahi du. Latex zuriak, horira jotzen duen jariakinagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, oso mingarratza delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius scrobiculatus delakoarekin, eskualde menditsuetako koniferetan agertzen dena, honen latex-a ere horixka bihurtzen da eta kapela hori zurbilekoa du, baina oina fosetaz hornitua du. Lactarius deliciosus espeziarekin, kapela gainetik ikusita antzekoa izan daiteke, baina latex-aren koloreak berehala bereizten du. Lactarius decipiens delakoaren antza ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ohikoa udan eta udazkenean, arte, haritz eta gaztainondo basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Kanbodia, Papua Ginea Berria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 522 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 377 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 146 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Lactarius chrysorrheus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1838. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Lactarius
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Kanbodiako onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak