Larruki ilelatz
Larruki ilelatza | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Trametes |
Espeziea | Trametes hirsuta Lloyd eta McGinty, 1924 |
Larruki ilelatza (Trametes hirsuta) onddo mota bat da, ardagaien taldekoa. Landareentzat patogenoa da. Zuhaitz hostoerorkorren hildako zurean aurki daiteke, bereziki pagoetan. Urte osoan zehar biziraun dezake, larruaren itxura baitu.[1][2]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: Oinik gabea, sesila, 3 eta 9 cm. arteko luzera, 1 eta 4 cm. arteko proiekzioa, eta 0,5 eta 1,5 cm. arteko lodiera. Bakarrik edo inbrikatuta atera daitezke, zirkuluerdi formakoak dira, gune zirkular zentrokideak ditu eta zilar koloreko ilelatz zuri tentez jantziak daude, zahartzean ile hauek ilunagoak egiten dira, eta kapelaren gainazalean nabarmendu egiten dira. Kolorea, oro har, zurixka edo gris argia izaten dute, ertz horixka, gero marroira pasatzen da, batzuetan argiagoa eta beste batzuetan ilunagoa.

Himenioa: Tutu motzak, 1,5 eta 3 mm. arteko luzerakoak, zurixkak edo krema kolorekoak, poro biribilak, oso txikiak eta tutuen kolore berekoak.
Haragia: Trinkoa, kortxoaren antzekoa, hariduna, zurruna eguraldi lehorrarekin, ia zuria, eta anisaren usain leunekoa.[3]

Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia esan nahi du, poroen itxuragatik. Hirsuta epitetoa ere latinetik dator ”hirsutus” hitzetik, eta ile latza, gogorra eta tentea esan nahi du.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Janezina[4]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Coriolus fibula perretxikoarekin, baina hau txikiagoa da. Trametes gibbosa perretxikoak ere badu antza.[5]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deskonposatzen ari diren materia organikoetan bizi da, urte osoan zehar hostoerorkorren egur hiletan.[6]
Banaketa eremua: Mundu osoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Phillips, Roger, 1932-. (2006). Mushrooms. Macmillan ISBN 0-330-44237-6. PMC 68770488. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 650 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 406 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 474 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 575 or. ISBN 84-282-0540-X (T.I 2. ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..