Motzondo-belarri leun
| Motzondo-belarri leuna | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Panus | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Panus conchatus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus conchatus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Motzondo-belarri leuna (Panus conchatus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi zaila eta zapore desatsegina du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Goitik ahurra da, ertza izurtua, inkurbatua eta lobulatua. Gaztetan kolore lila edo bioleta du eta zahartzean lehoi kolorekoa edo arrexka. Gainazala leuna eta ilegabea.
Orriak: Estu, estuak, meheak eta dekurrenteak. Perretxikoa gaztea denean, krema kolorekoak dira tonu biolazeoekin, ondoren zahartuaz okre antzeko kolorea hartzen duten.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Alboan, laburra, zaila, belusduna, kolore arre-morea du, zahartuaz zurbilduaz joaten da.
Haragia: Tinkoa, larrukara edo elastikoa, zurixka; normalean fruta usainekoa, nahiz eta batzuetan errefaua gogorarazten duen.[2]
Etimologia: Panus terminoa latinetik dator, eta tumorea, hantura, esan nahi du. Conchatus epitetoa ere latinetik dator, "concha" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panus rudis delakoarekin, baina honek kapelan ile tenteak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Enbor hiletan eta hostozabalen adarretan hazten da, batez ere Fagus, Populus eta Betula zuhaitzetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Peru, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, India, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Vietnam, Australia, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 28 or. ISBN 84-404-0530-8...
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 478 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Panus conchatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1838. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Polyporaceae
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Peruko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Indiako onddoak
- Mongoliako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Vietnamgo onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak