Edukira joan

Niktali txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niktali txikia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaAsterophora
Espeziea Asterophora parasitica
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus parasiticus

Niktali txikia (Asterophora parasitica) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, haragi gutxi duelako eta usteldura goiztiarra.

Sinonimoak: Agaricus parasiticus (Basionimoa), Agaricus umbratus, Agaricus pilipes, Agaricus parasiticus var. ß pilipes, Gymnopus pilipes, Gymnopus parasiticus, Nyctalis parasitica, Fungus pilipes.

Kapela: Oso txikia, 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, mami gutxi du, esferikoa, zeta fin-fin batekin eta kolore zurixka-grisaxkakoa. Nyctalis asterophora baino txikiagoa, haragi gutxiago du eta grisaxkagoa da.

Orriak: Zabal, desberdinak, batzuetan laburtuak, bilbean sortzen diren klamidosporen ondorioz, okre koloreko hautsez estaliak.

Hanka: Mehea, kurbatua eta grisaxka.

Haragia: Mehea, biguna, usain leuna du baina desatseginekoa eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Parasitica epitetoa latinetik dator, bizkarroi, esan nahi duen "parasiticus" hitzetik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asterophora lycoperdoides delakoarekin, habitata eta denboraldia partekatzen ditu eta ugariagoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, soropildutako taldeetan, usteltzen ari diren Russula batzuetan, Ploratinen taldeko Russulak parasitatzen batez ere, adibidez, chloroides, delica, eta pseudodelica espezieak eta baita Lactarius zuri handiak ere, adibidez, piperatus eta vellereus.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Turkia, Himalaiako eremua, Japonia, Vietnam.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 291 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 429 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Asterophora parasitica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]