Klitozibe zolalodi
Klitozibe zolalodia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe clavipes P.Kumm., 1871 |
Klitozibe zolalodia (Clitocybe clavipes) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jan daiteke, baina edari alkoholdunekin batera janez gero, Coprinus atramentarius delakoak sortzen duen sindrome toxiko bera eragin dezake.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 4 eta 6 cm arteko diametrokoa, mamitsua; gris iluna, ertza argiagoa du, ia zuria, orritxoek markatuta; ganbila, gero laua, sarritan titi batekin; zahartzean, erdigunean harrotu egiten da. Gainazal leuna, eguraldi hezean, zeta antzekoa, lehorra dagoenean.
Orriak: Kremak edo horixkak, estu, orritxo askorekin, nahiko lodiak, estuak eta oso dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 - 7 x 0,5 - 0,8 cm-koa, kapelaren kolorekoa, borra formakoa, biguna, harroa, mizelio zuriaren hondarrak izaten ditu oinarrian.
Haragia: Harroa, biguna, samurra; zurixka, orri krema-horiekin kontrastea egiten duena. Eguraldi hezean kotoiaren antzera hezetasuna xurgatu egiten du, eta estutzean ura botatzen du.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Clavipes epitetoa berriz latinetik dator, oina borra itxuran esan nahi duen "clavipes" hitzetik. Oinaren formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria, baina sukaldaritzarako balio gutxikoa. Haragi harroegia eta txepela.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clitocybe gibba eta Lepista nebularis delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, erretxinadun basoetan eta hostogalkorretan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 152 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 208 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..