Edukira joan

Gibelubel orrikrema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelubel orrikrema
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula grisea
Fr., 1838

Gibelubel orrikrema (Russula grisea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Jateko ona den arren, ez du Russula cyanoxantha delakoak duen kalitaterik lortzen.

Kapela: 6 eta 11 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila eta ondoren laua, kolore aldakorrekoa, grisetik gris-altzairu kolorekora, lila, morea, oliba kolorekoa, orban argiekin eta ilunekin, likatsua eguraldi hezearekin. Ertz mehe samarra du, zahartzean pixka bat ildaskatua.

Orriak: Estu, sotilak, oinera mehetuaz lotzen dira. Zuri krema kolorekoak edo limoi kolorekoak.

Hanka: 5 - 7 x 1,2 -3,2 cm-koa. Gogorra, motz samarra. Zuria, batzuetan lila edo arrosa.

Haragia: Zuria, samurra, usaingabea. Zapore ona du.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Grisea epitetoa ere latinetik dator, grisa esan nahi duen "griseus" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula cyanoxantha perretxikoarekin nahasten da, kapelaren kolorea oso antzekoa izan baitaiteke. Krema koloreko orriak dituelako eta ez zuriak bereizten da, estuago ere baditu, erregularragoak ere badira eta kapelaren azalaren azpian ziklamen kolorerik ez du.[5]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan eta mendiko larreetan.[6]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa eta Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Russula grisea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 399 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 390 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0666-X..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]