Azpiarrosa goiztar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azpiarrosa goiztarra
Entoloma clypeatum.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma clypeatum
P.Kumm., 1871
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azpiarrosa goiztarra (Entoloma clypeatum) Entoloma generoko onddo espezie bat da.[1]

Jateko ona da denbora askoan prestatzen bada, baina gordinik astuna da. Perretxiko arriskutsua da, beste Entoloma toxiko batzuekin nahas daitekeelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, 12 cm-ra irits daitekeena. Ezkutu baten forma du, izenak adierazten duen bezala. Gaztetan ezkila formakoa, gero laua eta titiduna, ertz izurtua, leuna, higrofanoa. Arre kolorekoa edo gris-horixka, orban erradial gris ilun samarrekin.

Orriak: Lehenbizi zurbilak, gris argiak, gero arrosa kolorekoak esporengatik. Zabal samar, nahiko zabalak. Ertza irregularra dute eta oinerantz biribildu-itsatsiak.

Hanka: Zuria, kurbatua, gehienetan laburra, sendoa, beherantz mehetua eta oinak, oinarritik beste ale batzuekin bat eginda. Pixka bat grisaxkaz tindatuta, haritsu samarra. Horiz zikintzen da ukitzean.

Haragia: Zurixka, pixka bat arrea, samurra, haritsua, nahiko lodia. Irin freskoaren usaina eta zapore atsegina du.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Clypeatum epitetoa latinetik dator, ezkutua esan nahi duen "clypeus" hitzetik. Titidun kapelagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriko espezie hau ez da inoiz nahastu behar Entoloma sinuatum delakoarekin, oso pozoitsua; udazkenean ateratzen da. Udaberriko Entolomen artean, jangarriak, honako hauek bereiz daitezke: Entoloma aprile perretxikoak txapel higrofanoa du, koipetsua; oin barnehutsa, gris-marroixka; orri grisaxkak eta haragi hauskorra. Entoloma sepium delakoak kapela ez du hain higrofanoa, zuri-marroixka; oina, zuntz gorrixkekin, eta intsektuen ziztadetan gorritzen den haragia. Entoloma saundersii espeziea belardietan hazten den udazkeneko espeziea da, kapela lodia du eta titiduna, ez da higrofanoa eta oin zuria du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta uda hasieran, leku belartsuetan. Soropilaren antzera hasten da eta ugaria da.[5]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 289 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 278 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 247 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]