Agaricus langei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus langei (F.H. Møller) F.H. Møller (231468).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus langei
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus langei Agaricus familiako perretxiko espezie bat da.[1]

Itxura odoltsua izan arren, edozein basa txanpiñoi bezala prestatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, kolorea marroi-horixka zikina du, hondo argiagoaren gainean. Erdi-esferikoa, gero ganbila, erdian zapal samarra, azkenik zabaldua. Azala bereiz daiteke, lodia, zaila, lehorra eta zuntzezko ezkatak dituena.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, meheak eta sabelarekin erdian. Hasieran kolore arrosa ederra dute, azkenik marroi-txokolate kolore iluna hartzen dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zurixka-arrosa, 8 - 12 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz sendotuaz, gorritu egiten da zapaltzean. Eraztun zuria, iraunkorra, zabala, mehea eta mintzezkoa.

Haragia: Trinkoa, zuria, gorri-karmin bizi kolorea hartzen du aireak ukitzean. Zapore gozokoa eta usain ahulekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Langei epitetoa Jakob Emanuel Lange (1864-1941) daniar mikologoaren omenez da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate oneko jangarria. Bere itxura odoltsuagatik susmagarritzat hartu izan da arrazoirik gabe.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin, honek hostozabaletan irteten du. Agiricus silvaticus espeziarekin ere bai, honek hasieran gorri-laranja koloreko haragia du, gero gorri-odol kolorekoa eta normalean pinudietan ateratzen da. Biak jateko onak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztutik azarora bitartean, batez ere koniferetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 327 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987)). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 175 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 329 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]