Esneardotsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneardotsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius sanguifluus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroi gorrixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneardotsua (Lactarius sanguifluus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus baino, hegoaldekoagokoa da, ilunagoa eta estimatuagoa, esnearen eta haragiaren koloreagatik ondo bereizten da. Hypomyces lateririum delakoak ere erasotzen dio, eta erasotutako ale helduak tamaina handikoak dira.

Kapela: 5 eta 15 cm. bitartekoa, L. deliciosus-aren forma berekoa, baina kolore okre ilunekoa edo gorri-ardotsua duena, berdexka koloreko gune edo orban batzuekin.

Orriak: Okreak, gorri-ardotsuz tindatuak eta orban ardotsuekin. Estu, desberdinak eta apur bat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lactarius deliciosus-aren formakoa, kolotre gorri-lila du zulotxoek izan ezik, hauek kolore gorri-ardotsukoak dira eta kirtenaren goiko aldea zurixka da.

Haragia: Ia zuria, gorri-ardotsua latex-agatik, lodia, trinkoa, purpura koloreko latex ugari du. Kolore gorri-ardotsua batez ere oinaren azalaren ondoan. Usain atseginekoa eta zapore gozokoa, apur bat pikantea.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio, latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Sanguifluus berriz, bere latex-agatik, odolaren antzekoa delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus bezain ona edo hobea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus eta Lactarius semisanguifluus dira hurbilenak eta nahasteko errazenak, baina hauek haragia moztean azenario kolorekoa dute eta L. Sanglifuus-ek berriz, purpura-ardotsu kolorekoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian eta azaroan, 500 eta 800 metro arteko altueran, mesetako Pinus sylvestris-etan. Batzuetan Lactarius deliciosus-aren ondoan eta beste batzuetan hegoalderago. Kare-lurrak nahiago ditu.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian eta Europan dago hedatua.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 143 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 414 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 518 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 351 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]