Ardagai gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai gorria
Pycnoporus.cinnabarinus2.-.lindsey.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPycnoporus
Espeziea Pycnoporus cinnabarinus
P.Karst., 1881

Ardagai gorria (Pycnoporus cinnabarinus edo Trametes cinnabarina) Polyporaceae familiako onddo patogenoa da.[1]

Bere gorputz emankorra kolore laranja distiratsuko onddoa da. Arrunta da eremu askotan, eta mundu osoan oso hedatua dago. Europan zaila da beste onddoren batekin nahastea.[2]

Denbora hezean haragi haritsua du eta lehorrarekin zurkara, ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Karpoforo osoa gorri-bermiloi edo gorri-zinabrio kolorekoa da, beraz erraza da espezie hau sailkatzea. Kapela zirkuluerdi formakoa da, ganbila edo zapala, leuna edo zimurtsua eta oinik gabea.

Tutuak: Horma meheak, haragia baino koloreztatuagoak.

Poroak: Biribilduak edo pixka bat angelutsuak eta oso txikiak Trametes bat izateko.

Haragia: Zuria eta harroa da, baina gero suberosoa bihurtzen da. Bermiloi edo zinabrio kolore gorria gainerakoa baino argiagoa da.[3]

Etimologia: Trametes terminoa latinezko "trama" hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Cinnabarina epitetoa latinetik dator, zinabrioa bezalako gorria esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz ezagutzen da, bere gorri-karmin koloreagatik. Tamaina handiagoko Hapalopilus rutilans delakoarekin nahas daiteke, honek laranja-kanela koloretik okre-kanelara doan kolorea du, eta kolorea ez du hain bizia eta ikusgarria.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, baina batez ere udan eta udazkenean enborretan, hostozabalen motzondoetan eta adarretan, gereziondoen enborretan batez ere. Mizeliotik hurbil dagoena kolore gorrixkaz tindatzen du.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Fungipedia - Pycnoporus cinnabarinus
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 104 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 472 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 115 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]