Onddo bigun
| Onddo biguna | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Xerocomus | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Xerocomus subtomentosus Quél., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Boletus subtomentosus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Onddo biguna (Xerocomus subtomentosus edo Boletus subtomentosus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gorrien hornigai gisa, eta plater konbinatuetarako egokia. Gisatuetan, beste Boletus-ak baino kalitate apalagoa du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, lehenik esferikoa, gero ganbila, baita laua ere. Azala belusduna, oso kolore aldakorrekoa, oliba-horixkaren eta marroi-gorrixkaren artekoa, pitzatu egiten da zahartzean.
Tutuak: Nahiko luzeak eta itsatsiak, horiak.
Poroak: Nahiko handiak, angelutsuak, poligonalak, lehenbizi horiak eta gero oliba-hori kolorekoak.
Hanka: Batzuetan zilindrikoa, beste batzuetan sabelduna edo oinarrian mehetua; horixka, pikart marroiez apaindua, edo luzetarako nerbio nabarmen samarrekin.
Haragia: Kapelan zurixka du eta oinean horixka samarra. Ez da urdintzen edo oso gutxi. Fruta usain arina du eta zapore atsegina.[2]
Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez. Subtometosus epitetoa latinetik dator, ia, esan nahi duen "sub" hitzetik eta belusatua esan nahi duen "tomentosus" hitzetik. Pixka bat belusduna delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina ez oso preziatua.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xerocomellus chrysenteron delakoarekin, honek kapelaren arrailetan eta oinean tonu gorrixkak ditu. Baita Xerocomus ferrugineus eta Xerocomus lanatus espezieekin ere.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, El Salvador, Kolonbia, Groenlandia, Islandia, Maroko, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Israel, Iran, Himalaiako eremua, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 60 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 146 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Xerocomus subtomentosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Xerocomus
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Hondurasko onddoak
- El Salvadorko onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Marokoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Irango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak