Urbeltz elurzuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbeltz elurzuria
Schneeweisse Tintlinge.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis nivea
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Black spore print icon.png 
espora beltzak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltz elurzuria (Coprinopsis nivea edo Coprinus niveus) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du sukalderako balio, haragi gutxi duelako eta azkar tindatzen delako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, lehenengo oboidea gero kanpai itxurakoa, ondoren laua, zuri-zuria, zelula zuri globulosoen geruza irintsu batez estalia. Elurrez estalita bezala.

Orriak:Estu, itsatsiak. Zuriak hasieran, arreak gero eta beltzak eta delikueszenteak amaieran.

Hanka: 4 - 10 x 0,2 - 0,3 cm-koa, zilindrikoa, tubulosoa, hauskorra, zuria, artilearekin bezala behealdean.

Haragia: Oso haragi gutxi.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurrean hazten dena. Niveus epitetoa latinetik dator, elurra bezain zuria esan nahi duen "niveus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau erraz ezagutu daiteke, kolore oso zuriagatik eta kapelaren ezaugarriengatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da behi eta zaldien simaurretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 618 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 55 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 337 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]