Hygrocybe citrina
Hygrocybe citrina | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe citrina [[|]] |
Hygrocybe citrina Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Nahiz eta jateko modukoa izan haragi urria du eta horregatik ez da kontsumitzen.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 1 eta 2 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa edo kanpai itxurakoa, gero ganbila, ondoren ganbil-laua eta batzuetan erdia hondoratuta. Ertza zorrotza, okertutik laura, uhindu-krenulatua, eta gardentasunagatik ildaskatua ia kapelaren ¾ ak arte. Azal distiratsua, likatsua eta hori-limoi kolorekoa eguraldi hezearekin, matea eta hori-laranja kolorekoa lehorrarekin.
Orriak: Zabal, argizari-itxurakoak, lodiak, adnata-subdekurrenteak, eta tartean orritxoekin, hori zurbil kolorekoak edo kapelaren kolorekoak,
Hanka: 2 - 4 x 0,2 - 0,4 cm-koa, zilindrikoa, liraina edo apur bat uhindua, barnehutsa, leuna eta apur bat likatsua eguraldi buztiarekin, eta kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea, hauskorra, urtsua eta kapelaren kolorekoa; zapore gozo-sosoa eta usain hautemanezinekoa.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Citrina epitetoa berriz latinetik dator, limoiaren kolorea esan nahi duen "citrinus" hitzetik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzarako baliorik gabea.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hygrocybe vitelilla oso antzeko espeziea da, baina bere orri dekurrenteengatik bereizten dugu. Hygrocybe glutinipes lirdingatsua da, aingira bat balitz bezala behatzetatik ihes egiten du.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, bakarrik edo talde txikitan. Ongarri kimikoekin tratatu gabeko belardi eta larre hezeetan hazten da.[3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Japonia eta Aintzira Handiak .
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..