Edukira joan

Ziza hori-marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza hori-marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma fulvum
BasionimoaAgaricus fulvus

Ziza hori-marroia (Tricholoma fulvum edo Tricholoma flavobrunneum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mikatza, kalitate gastronomiko eskasekoa.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, arre-gorrixka kolorekoa, batzuetan titi apur batekin, gaztetan likatsua, zuntzezko ezkata txikiekin.

Orriak: Hori argiak hasieran, zahartzean, kolore gorrixka hartzen dute. Estu, desberdinak, eskotatuak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa eta lodixeagoa oinarrirantz. 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Estaltzen duten zuntz arre-gorrixken azpian horia, oinarrirantz arreagoa.

Haragia: Oinean kolore horixkakoa, irin usain leunekoa eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Flavobrunneum epitetoa latinetik dator, horia, esan nahi duen "flavus" hitzetik eta arre, esan nahi duen "brunneus" hitzetik. Kapelaren eta orrien koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore mikatzagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma nictitans delakoarekin, honek koniferoen azpian irteten du eta orriak horiz koloreztatuta ditu, baina tonu apalagoekin. [4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean, urkien (Betula pendula) azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Islandia, Kaukasia, Errusia, Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 177 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014.). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 222 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 305 or. ISBN :84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 258 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Tricholoma fulvum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]