Lanperna hori
Lanperna horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita gemmata | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lanperna horia (Amanita gemmata) Amanita generoko pozoitsua den perretxikoa da.
Lanperna limoiarekin aise nahas daiteke. Patata usaina eta kolore limoi-horia ezaugarri nagusiak dira.[1]
Intoxikazio ertainen susmagarria. Sindrome neurologikoa. Mikologo batzuek honen jangarritasuna defendatzen dute, baina beste batzuek ez dute gomendatzen, toxikoa den susmagarria delako eta Amanita phalloides perretxikoarekin nahas daitekeelako.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa; hasieran ia globo itxurakoa, gero hemisferikoa, azkenean lau-ganbila, ertza ez oso ildaskatua. Azala bereizgarria, distiratsua, kolore aldakorrekoa: krema zurbiletik okre-horixkara, bolba zuriaren hondar batzuekin.
Orriak: Estu, meheak, ia libreak zurixkak eta irintsuak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, banangarria, oinarrirantz lodiagoa, globo itxurako erraboil baten amaitzen da, bolba aldakor batez inguratua, lodia eta batzuetan harilkatua. Eraztun mehea, osatugabea eta oso iheskorra.
Haragia: Zuria, biguna, hauskorra, azalaren azpian horixka, zapore leuna, gozoa eta usain ez oso nabarmena.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Gemmata epitetoa harribitxietatik dator, onddo hauen kapelaren apainduragatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez jatea gomendatzen da, aldaera asko dituen perretxikoa delako, horietakoren batek intoxikazioak eragin ditu eta.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amanita citrina espeziearekin, hau ez da jangarria eta patata usaina du, lirainagoa da eta hori-limoi kolorekoa izaten da.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenetik udaberrira, batez ere pinudietan, hala ere , hostoerorkorretan ere irteten da. Oso ohikoa Euskal Herrian.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi hemisferioetako eremu epeletan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 311 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 292 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 121 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 296 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]