Galanperna erdizuritu
Galanperna erdizuritua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Macrolepiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Macrolepiota excoriata Wasser, 1978 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus excoriatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna erdizuritua (Macrolepiota excoriata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina Macrolepiota procera baino gutxiago estimatua. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Oro har, 7-8 cm-ko diametroa baino txikiagoko Lepiotak ez dira kontsumitu behar, horien artean hilgarritzat jotzen diren 3 edo 4 espezie baitaude.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, lehenengo oboidea, gero ganbil-laua, batzuetan titi txiki bat gelditzen zaio, estaldura bat du, ilunagoa erdian den lehoi kolorekoa, zurbila edo zuri-grisaxka, eta zetazko plaka txikitan urratzen da, ertza zurbilagoa eta zanbrotua.
Orriak: Zurixkak, estu, meheak, sabeldunak, libreak edo eskotatuak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Nahiko laburra, hutsa, zilindrikoa edo pixka bat lodituta oinarrirantz. Kolore zuria eraztunaren gainetik eta lehoi kolorez zikindua azpitik. Mintzezko eraztuna zurruna, mugikorra, batzuetan iheskorra.
Haragia: Nahiko lodia erdian, zuria, biguna, haritsua oinean, usain eta zapore ahulekoa, baina atseginak.[2]
Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Excoriata epitetoa berriz latinetik dator eta azala moztuta esan nahi du. Azal urratuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Macrolepiota mastoidea delakoarekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, basoetan, bide ertzetan, belardietan, larreetan eta txilar-zelaietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 426 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 352 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 145 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 290 or. ISBN 84-282-0865-4..