Orri-onddo hiltzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri-onddo hiltzailea
Čechratka podvinutá 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaPaxillaceae
GeneroaPaxillus
Espeziea Paxillus involutus
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Depressed cap icon.svg 
txapel zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Hazard T.svg 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Orri-onddo hiltzailea (Paxillus involutus) onddo espezie bat da.

Gaur egun, espezie toxiko hilgarritzat hartzen da. Denbora luzez kontsumitu izan da, toxina batzuk desagertu egiten direlako beroarekin eta organismoan metaketaren bidez jarduten dutelako. Horregatik, noizean behin prestatutako ale batzuk jateak ez zuen ondorio larririk eragiten. Gordinik, toxina horiek askoz ere bortitzagoak dira, eta heriotzak eragiten ditu. Gida zahar batzuetan jangarritzat jotzen bazen ere, ez da inola ere kontsumitu behar.

Deskribapena[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Batzuetan 20 cm-ra ere iristen da. Hasieran ganbila, ertzak oso biribilkatuta, gero laua, eta batzuetan inbutu itxurarekin. Azala erraz bereiz daitekeena, marroia, arre-oliba edo gris-biolazeo kolorekoa, likatsua denbora hezean. Igurtziz gero, kolore ilunagoa hartzen du.

Orriak: Estu, meheak, dekurrenteak, krema kolorekoak, behatzekin sakatzean marroiz edo arrez zikintzen dira. Erraz bereiz daitezkeenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, sendoa, betea, oinarrian meheagoa, kapelaren antzeko kolorekoa, kapela eta orriak bezala zikintzen da ukitzean.

Haragia: Lodia, hasieran trinkoa, gero biguna, horixka, ukitzean iluntzen dena. Zapore eta usain atseginekoa.

Etimologia: Involutus epitetoa latinetik dator eta kiribildua esan nahi du. Kapelaren ertzarengatik.

Toxikotasuna[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilgarria izan daiteke gordinik janez gero. Gaur egun hilgarritzat jotzen da Frantzian heriotza batzuk eragin zituelako.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paxillus filamentosus perretxikoarekin, honek hanka motzagoa eta eszentrikoagoa ditu, kolore horiagoa eta haragi hori-berdexka kolorekoa.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

udaberrian eta udazkenean ateratzen da, pinuen azpian, baina beste habitat batzuetan ere agertzen da (makalak, gaztainondoak etab.).[4] Oso ohikoa da gure eskualdean.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferio osoa; Australian, Zeelanda Berrian, Hegoafrikan eta Hego Amerikan sartua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 87 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 367 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 178 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 475 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]