Edukira joan

Hesola-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hesola-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGloeophyllales
FamiliaGloeophyllaceae
GeneroaGloeophyllum
Espeziea Gloeophyllum sepiarium
P.Karst., 1882
BasionimoaAgaricus sepiarius

Hesola-ardagaia (Gloeophyllum sepiarium) Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Hildako pinu zura inbaditzen du, eta, beraz, harekin eraikitako elementu guztiak, batez ere lurzoru heze batekin kontaktuan badaude. Usteldura marroia sortzen du.

Kapela: 3 eta 10 cm bitartekoa, zirkulu-erdi formakoa, zapala, hirtsutua, eta eremu zirkularrekin, marroi-gorrixka kolorekoa, erdialdean ilunagoa eta ertz horixka-laranja kolorekoarekin.

Orria-poroak: Nahiko estu, erradialak eta labirinto formakoak, okre-herdoil kolorekoak.

Haragia: Kolore marroi-laranjakoa, gaileten zaporea du, baina oso gogorra da kontsumitzeko.[2]

Etimologia: Gloeophyllum terminoa erretxinaduna, itsaskorra, esan nahi duen "gloiós" hitzetik dator eta orri esan nahi duen "phyllon" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gloeophyllum abietinum delakoaren oso antzekoa da, baina ez du hazkunde-ertz horirik, zurixka edo okre-antzeko kolorekoa du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan obrako egurretan eta zuhaitz enborretan bizi da, bereziki mendiko koniferoetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Txile, Hegoafrika, Europa, Errusia, Txina, Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 402 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 468 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]