Arbiki pinto
Arbiki pintoa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma mesophaeum Quél., 1997 |
Basionimoa | Agaricus fastibilis subsp.* mesophaeus |
Arbiki pintoa (Hebeloma mesophaeum) Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hesteetako intoxikazio arinak eragin ditzakeela uste da.
Sinonimoak: Agaricus mesophaeus, Inocybe mesophaea, Hylophila mesophaea, Hylophila versipellis var. mesophaea, Hebeloma versipelle var. mesophaeus, Derminus mesophaeus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Batzuetan titiduna, baina ez beti, eta apur bat hondoratuta ere egon daiteke. Azal likatsu samarra, gaztaina kolorekoa, ilunagoa erdian eta zurbilagoa kanpoaldean. Batzuetan ertzean gortina hondarrak ikusten dira.
Orriak: Estu, okre kolore oso argikoak, ia zurixkak, gero marroi argi kolorekoak ertz zurbilagoarekin.
Hanka: 4 - 8 cm luze eta 0,5 - 0,8 cm lodi, zurbila, ondoren gogor iluntzen da oinarritik hasita. Gortinak zuntzexka arinak besterik ez ditu uzten, baina inoiz ez eraztun sendo bat.
Haragia: Mehea, zurbila kapelan, gorri-arrea oinean. Errefauaren usain ahula du eta zaporea ahula, baina mikatza.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Mesophaeum epitetoa grekotik dator, erdia esan nahi duen "mesos" hitzetik eta iluna esan nahi duen "phalos" hitzetik. Kapelaren erdialde ilunagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da nahastea, kapelaren erdiguneak kolore desberdina duelako. Hebeloma sacchariolens delakoa txikia da, arrexka kolorekoa eta laranja-loreen edo azukre errearen usain nabarmena du. Hebeloma subsaponaceum espezieak berriz lixiba edo xaboi usaina du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen nahiz koniferoen azpian. Oso arrunta.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Txile, Svalbard, Groenlandia, Islandia, Europa, Turkia, Kaukasia, Errusia, India, Pakistan, Thailandia, Kirgizistan, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). [. Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. ] Iberduero, 435 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 123 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 381 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hebeloma mesophaeum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hebeloma
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Txileko onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Errusiako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Turkiako onddoak
- Indiako onddoak
- Pakistango onddoak
- Thailandiako onddoak
- Kirgizistango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak