Arte-ardagai
| Arte-ardagaia | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Polyporales |
| Familia | Polyporaceae |
| Generoa | Daedaleopsis |
| Espeziea | Daedaleopsis nitida Zmitrovich & Malysheva, 2013
|
| Basionimoa | Hexagonia nitida |
Arte-ardagaia (Daedaleopsis nitida) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Kolore marroi-grisaxka du, eta, batez ere, poro oso handiak, angelutsuak eta hexagonalak.
Sinonimoak: Hexagonia marcucciana, Scenidium nitidum, Trametes marcucciana, Trametes nitida, Apoxona nitida, Fomes nitidus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 12 cm-ra arteko diametrokoa; dimidiatua, gainaldea laua, eremu zentrokideekin. Kolorea: arrea eta arre-beltzaxkaren artean. Ertza biribildua.
Tutuak: Geruza bat da, poro zabalekin eta hexagonalekin, hasieran kolore argikoak, gero arrexkak.
Trama edo bilbea: Suberosoa, potasarekin belztu egiten da.[2]
Etimologia: Nitida epitetoa latinetik dator, garbi esan nahi duen “nitidus” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela arrea, poro zabalak eta habitata arteetan dira espezie honen ezaugarriak.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Euriteen ondoren agertzen da arteen enborretan edo adar lodietan. Ez da oso ohikoa. Himenioagatik erraz identifikatzen den espeziea da.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugal, Espainia, Frantzia, Italia, Eslovenia, Turkia, Aljeria.[5]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 634 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 468 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 119 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Daedaleopsis nitida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.