Esneki zikin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneki zikina
Lactarius turpis 2010 G1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius turpis
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Depressed cap icon.svg 
txapel zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki zikina (Lactarius turpis) Russulaceae familiako onddoa da.

Amoniakoarekin, baita lurrunarekin ere, morexka biziz tindatzen da, horri esker, zalantzarik gabe antzeman daiteke. Jangarri kaskarra, batzuek parrilan, edo gatzunetan kontserbatuta kontsumitzen dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, zahartzean erdian hondoratzen den lau-ganbila. Ertz mehea eta kiribildua, bukaeran zuzendu egiten da. Azala likatsua du eguraldi hezean eta belusatua lehorrean, Hori-oliba koloretik arre-oliba kolorera, eremu edo orban ilunagoekin eta harizpi ilunekin, hauek itxura zikina ematen dioten sare irten bat osatzen dute.

Orriak: Atxikiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak baina kolore berdexka-argiko tonuak hartzen dituzte, eta gero krema-gorrixkak, apurtutako lekuetan orban beltzekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airearekin tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna eta zapore garratza.

Esnea: Ugari, zuria, ez da kolorez aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa eta gero garratza.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Turpis epitetoa latinetik dator eta traketsa esan nahi du. Bere zikin koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius blennius delakoaren antz handia du, baina espezie hau txikiagoa da, eta kapelak ez du orban beltzik, gris-berdexka kolorera pasatzen den esnea du, eta pagadietan agertzen da.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ateratzen da, leku heze eta ilunetan koniferetan eta urkietan edo baso nahasietan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Siberia; eta sartua Australian eta Zeelanda Berrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 152 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]