Larru-tripaki laranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larru-tripaki laranja
2014-08-02 Hydnellum aurantiacum (Batsch) P. Karst 441904.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum aurantiacum
P.Karst., 1879

Larru-tripaki laranja (Hydnellum aurantiacum edo Calodon aurantiacus) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du balio sukaldaritzarako, haragi larrukara du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, sinplea edo konkreszentea, ia zirkularra, lehenik laua, gero hondoratua, gainazal zimurtsuarekin, ugaritze punta zorrotzekin, hasieran zuria, ondoren krema-laranjatua ertz zuriarekin.

Orratzak: Dekurrenteak, luzeak, 2 eta 3 mm bitartekoak, ertzerantz motzagoak, finak eta estu, zuriak, gero hori-laranja kolorekoak eta punta zuriekin, bukaeran marroi-herdoil kolorekoak.

Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.

Hanka: 2 - 3 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, betea, pixka bat puztua oinarrian, laranjatua, ondoren laranja kolorekoa edo hori-gorrixka.

Haragia: Kortxoaren antzekoa, haritsua, eremu zirkularrekin; kapelarena horia, hankarena laranjatua, usain leuna du eta zaporea ez du desatsegina.[2]

Etimologia: Aurantiacum epitetoa latinetik dator, laranja kolorea, esan nahi duen "aurantiacus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, haragi larrukara duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hydnellum ferrugineum delakoarekin, baina honek ez ditu hain kolore bizi eta politak. Hydnellum suaveolens espezietik ondo bereizten da, hau zuri-urdinxka kolorekoa da eta anis usain handia du. Hydnellum caeruleum perretxikoak, ia ez du usainik eta urdindu egiten da, batez ere ebakitzean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, koniferoetan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 601 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 597 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 104 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]